Pribatutasun politika

Ongi etorri ZABALDUZ SOCIEDAD COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL-ek (aurrerantzean, ZABALDUZ) kudeatutako Limes programaren Pribatutasun Politikara. Dokumentu honen bidez zerbitzua ematean datuen pertsonalen inguruan egiten den trataeraren inguruko informazioa ematen da. Zehazki, informatzen da Limes programaren kudeaketarako eta honen zerbitzuak emateko datuen inguruan ZABALDUZ-ek Tratamenduaren Arduradun gisa jarduten duela, uneko araudiaren arabera zehaztuz datu pertsonalei ematen zaien trataera, begiere datuen babesaren inguruko uneko araudia errespetatuz. Limes programa ZABALDUZ-ek emandako zerbitzuen markoan sartzen da. Honen bidez etxebizitzarako sarbidea erraztu nahi da bitartekaritza inmobiliarioaren bidez. Zerbitzu honen bidez artatzen dira bai etxebizitza bat bilatzen duten pertsonak, zein etxebizitza jabetzan duten pertsonak, hau alokairuan eskaini nahi badute. Zerbitzuaren baitan balorazioa, orientazioa eta bitartekaritza lantzen dira, bi aldeak kontaktuan jarri eta, kasua ematen bada, alokairua bideratzeko prozesua erraztuz, programan zehaztutako baldintzen arabera. Dokumentu honetan ZABALDUZek datuei ematen dien trataeraren inguruko informazio zehatza topatuko duzu. Hortaz gain, azalduko dizugu zertarako erabiliko diren, zein den trataera hori arautzen duen oinarri juridikoa, zenbat denboran zehar gordetzen diren datu hauek eta zeintzuk diren zure eskubideak datu hauekiko. Guzti hau Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/679 Araudiaren arabera zehazten da, pertsona fisikoen datuen babesaren eta datu hauen zirkulazio librearen ingurukoa (hemendik aurrera, RGPD), hala nola abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesaren eta eskubide digitalen babesaren ingurukoa (LOPDGDD).    
  1. Arduradunaren identitatea eta kontakturako datuak
  Arduraduna: ZABALDUZ SOCIEDAD COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL IFZ: F75108126 Helbidea: Ibaiondo poligonoa 27. Orbegozo eraikina, 4. solairua. 20120 Hernani (GIPUZKOA)   ZABALDUZekin honako bideen bidez jar zaitezke kontaktuan:
  • Presentzialki edota posta arrunt bidez, aurretiaz adierazitako helbidearen bidez.
  • Posta elektronikoz pribatutasun@grupobogan.com helbidera idatzita edota Datuen Babeserako Delegatuarekin kontaktuan jarriz.
 
  1. Datu pertsonalen trataera
  2.1 Bitartekaritza inmobiliarioaren kudeaketa ZABALDUZek interesatuek emandako datu pertsonalak tratatuko ditu egindako eskaera bideratzeko helburuz eta, behar izatekotan, bitartekaritza inmobiliarioko zerbitzua emateko. Oinarri juridikoa: trataera legitimatzen duen oinarri juridikoa interesatuak eskatutako neurri aurrekontraktualen aplikazioa da, RGPDren 6.1.b) artikuluaren arabera. Gainera, zerbitzua eskatzerako garaian interesatuak ez baditu zerbitzua emateko eskatutako baldintzak betetzen (esaterako, adinaren inguruko irizpideak edota bestelakoak), datuak gorde ahal izango dira etorkizunean zerbitzua eman ahal izateko, betiere interesatuak bere baimen esplizitua eman badu, RGPDko 6.1.a) artikuluaren arabera, helburu horrekin erakusten den laukitxoaren bidez. Mantentzeko epea: datu pertsonalak eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboran zehar mantenduko dira eta, kasu horretan, eskatutako bitartekaritza zerbitzua emateko. Pertsona interesatuak, izan etxebizitza bilatzen duen pertsona edota jabea, ez baditu betetzen zerbitzuaz gozatzeko baldintzak, eta baimena eman badu bere datuak gordetzeko, datu hauek gehienez 2 urtetan zehar mantendu ahal izango dira, pertsonarekin berriro kontaktatzeko helburuarekin, eskatutako baldintzak betetzen dituenean. Epe horretan zehar ZABALDUZek emandako datuak eguneratzea edota baimena berritzea eska dezake, bere eskuetan duen informazioa baliozkoa dela eta pertsona interesatuak programan parte hartzeko interesa mantentzen duela ziurtatzeko. Adierazitako denbora igaro ondoren, edota interesdunak bere baimena kenduz gero, datu pertsonalak ezabatu egingo dira, betiere trataeratik eratorritako ardura legalei erantzuteko helburuz hauek epe batez blokeatzeko beharrik suertatzen ez bada. Jasoleak: Datuak ez dira hirugarrenen esku jarriko, derrigortasun legal bat existitzen denean izan ezik. Eskubideak: datuen babesaren inguruko zure eskubideak egikaritu ahal izango dituzu, Pribatutasun Politika honetako “Eskubideak egikaritzea” atalean jasotako moduan.  
  1. Eskubideak egikaritzea
Informatzen dizugu honako eskubideak egikaritu ahal izango dituzula:
  1. Zure datu babesetara sarbidea, jakiteko zeintzuk ari garen tratatzen;
  2. Zuzena ez den edozein daturen zuzenketarako eskubidea;
  3. Posible den heinean, zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea;
  4. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, hauen zehaztasuna, legalitatea edota trataerarako beharra zalantzatsua denean. Kasu horretan, erreklamazioak kudeatzeko helburuz datuak gorde ahal izango ditugu.
  5. Datuen trataerari uko egiteko eskubidea, hauen trataera baimentzen digun oinarria interes legitimoa den kasuetan. ZABALDUZek zure datuak tratatzeari utziko dio, ez badauka premiazko interes legitimorik edota erreklamazioak formulatu, egin edo defendatzeko.
  6. Zure datuen portabilitaterako eskubidea, hauek tratatzea baimentzen digun oinarri legala zure baimena den kasuetan.
Eskubide hauek doan egikaritu ahal izango ditu interesatuak, edota honen ordezkariak, pribatutasun@grupobogan.com helbidera idatziz. Aurreko eskubideetaz gain, interesatuak eskubidea izango du emandako baimena edozein momentutan kentzeko, baimena kentze horrek aurretiaz egindako trataerari eraginik izan gabe. ZABALDUZek aukera izango du interesatuaren datuak tratatzen jarraitzeko, uneko legedia aplikagarriak baimentzen badu. ZABALDUZek gogorarazi nahi dio interesdunari eskubidea daukala Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat jartzeko, uste badu ez dela datuen babesaren inguruko legedia bete.  
  1. Zer segurtasun neurri dauzkagu inplementatuta?
ZABALDUZek konpromisoa hartzen du datu pertsonalak modu sekretuan gordetzeko eta gordetzeko, eta beharrezko neurriak hartuko ditu hauek aldatzeko, galtzeko edota baimendu gabeko trataerak gertatzeko, uneko araudia aplikagarriaren arabera. ZABALDUZek segurtasun neurriak ezarrita dauzka, izaera tekniko eta antolaketa aldetikoak, datu pertsonalen segurtasuna bermatu ahal izateko eta hauek aldatu, galdu edo baimendu gabeko trataerarik eman ez dadin, teknologiaren egoera jakinda, biltegiratutako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak jakinda, izan giza jatorrikoak edota ingurugirokoak izanda, uneko araudia aplikagarriak ezarritakoaren arabera.  
  1. Konfidentzialtasuna
Webgunearen bidez edota zurekin izandako bestelako komunikazioen bidez jaso ditzakegun datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, sekretua gordetzeko konpromisoa hartuz, uneko legedia aplikagarrian ezarritakoaren arabera.  
  1. Estekak beste webgune batzuetara
Webgune honen barruan ZABALDUZek kontrolatzen ez dituen webguneetara estekak egon daitezke. Horregatik, ZABALDUZek ez du bermatzen, eta ez du ardura hartzen, webgune hauen edukien legezkotasunaren, fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren, benetakotasunaren edota eguneratuta egotearen inguruan, edota beraien pribatutasun praktiken inguruan. Mesedez, ZABALDUZetik at dauden webguneei zure informazio pertsonala eman aurretik hartu kontuan gureekiko ezberdinak izan daitezkeen datuen babeserako irizpideak.  
  1. Pribatutasun politikaren eguneraketa
Pribatutasun politikaren edukia aldatu ahal izango dugu, gertatu daitezkeen legedia aldaketei egokitzeko, hala nola kontrolaz arduratzen diren autoritateen irizpideen arabera. Edozein kasutan, Pribatutasun Politikaren aldaketa behar bezala adieraziko zaio interesdunari, egindako aldaketen inguruko informazioa jaso dezan eta, araudia aplikagarriak hala exijitzen badu, interesdunak onarpena eman dezan.
Scroll to Top