Merezi duten etxeak
Gipuzkoako etxe agentzia, sozialki konprometitua. Zure etxebizitza segurtasunez alokatu dezazun edo bizi ahal izateko etxe bat aurki dezazun lagunduko dizugu. Irauli dezagun alokairuaren mundua!
Gure helburua argia eta eraldatzailea da: pertsona guztiek, salbuespenik gabe, etxebizitza duin, egonkor eta segurua eskuratu ahal izatea, beren oraina eta etorkizuna lasaitasunez eraiki ahal izateko.

Etxebizitza libre bat duten pertsonak eta etxea behar duten pertsonak batzen dituen kolaborazio eredu batean oinarrituz, elkarrekiko konfiantzazko harreman bat eraikiz.

Konponbide integral eta pertsonalizatuak diseinatuz, pertsona bakoitzaren behar zehatzetara egokituz.

Jabea eta maizterrari prozesuaren etapa bakoitzean bidelaguntza eskainiz: bilaketa, kontratuaren sinaketa, zalantzak argitzea…

Azpijokorik gabe: ez dugu komisiorik kobratzen, uste baitugu alokairuak gardena eta irisgarria izan behar duela pertsona guztientzat.
Zerbitzuak
Aurkitu Limesen zure beharretara ondoen egokitzen den errentamendu mota.
Etxea alokatzen dut
Alokatu zure etxebizitza edo logela buruhausterik gabe. Guztiaz arduratuko gara, komisioetan euro bakar bat ere kobratu gabe. Erabateko segurtasuna eskaintzen dizugu, etengabeko jarraipenarekin.
Etxe bila nabil
Etxe bat bilatzen lagunduko dizugu, bai pisu bat bai gela bat, zure beharretara egokituko dena, urrats bakoitzean gidatuz eta jarraipen pertsonalizatua eginez.
Bidelagunak gara
Bidelaguntza Limesen arima da. Gure konpromisoa da alokairu erraza, gardena eta konplikaziorik gabekoa erraztea. Urrats bakoitzean lagunduko dizugu, informazio argiarekin eta tresna praktikoekin, dena arin joan dadin.
Alokairua prozesu bidezkoa eta erraza izango da alde guztientzat. Hasieratik bukaerara lagunduko dizugu, ondo eramandako alokairua guztiontzat onura baita.